Argazki gehiago ikusteko egin klik argazkian.
2022(e)ko apirilaren 10(a), igandea
2022(e)ko apirilaren 7(a), osteguna
22. KORRIKA
BADATOR KORRIKA!! ILUSIOZ BETERIK GAUDE KORRIKAREN ETORRERA DELA ETA.
AZKEN EGUN HAUETAN 22.KORRIKA ABESTIAREN KOREOGRAFIA IKASTEN GABILTZ.
HEMEN BIDEOA ETXEAN ENTSAIATU NAHI DUENARENTZAT.
TIPI-TIPA, TIPI-TAPA KORRIKA!!
2022(e)ko martxoaren 31(a), osteguna
ALBAOLARA IRTEERA
Eguraldiak ez digu askorik lagundu baina egun polita pasa dugu Pasaian, Albaola Itsas Kultur Faktoria ezagutu eta tailerrean parte hartuz.
Hemen argazkiak.
2022(e)ko martxoaren 28(a), astelehena
MILIMETROAK IBARRAN!
Aurrekoan Ibarran izan ginen. 2022 Kilometroak Ibarran ospatuko da eta kilometroak eta Ibarraren inguruko berezitasunak ezagutzeko aukera paregabea izan genuen, bertako ikasle batzuen eskutik.
Ondoren, bazkaldu eta jolasean ibili ginen. Egun polita pasa genuen! Mila esker Uzturpe Ikastolari.
2022(e)ko martxoaren 15(a), asteartea
GERO ARTE!
Konturatzerako iritsi da aurtengo ikasturteari agur esateko garaia. Gure kasuan, GERO ARTE bat besterik ez da izango, irailean berriro ere...
-
Eguraldi ona aprobetxatuz, ostegunean, UR-FESTA egin genuen Ikastolan. Gozatu ederra hartu genuen. Hemen argazki gehiago .











