Konturatzerako iritsi da aurtengo ikasturteari agur esateko garaia.
Gure kasuan, GERO ARTE bat besterik ez da izango, irailean berriro ere, elkar ikusiko baikara.
Ondo ondo pasa uda eta gozatu oporrez!
Muxu haundi bat!
Konturatzerako iritsi da aurtengo ikasturteari agur esateko garaia.
Gure kasuan, GERO ARTE bat besterik ez da izango, irailean berriro ere, elkar ikusiko baikara.
Ondo ondo pasa uda eta gozatu oporrez!
Muxu haundi bat!
Ikasle, langile eta familien goxotasunak une polita sortarazi du. Emozioak eta urduritasunak nabarmen gereatu dira azken ekintza honetan. Ez da betirako agur bat, gero arte handi handi bat baizik.
ZORTE ON!
Eguraldi ona aprobetxatuz, ostegunean, UR-FESTA egin genuen Ikastolan.
Gozatu ederra hartu genuen. Hemen argazki gehiago.
Ikasturteari amaiera emateko, gure artean lagun izkutua egin genuen. Oraingo honetan, elkarri hamaiketako goxoa ekarriz.
Hemen argazkiak.
Ostiralean, LHko ikasleak Loatzora igo ginen. Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazigun ere, primeran ibili ginen. Hemen argazkiak
Gaur GOALBALL kirolean jolastu gara. Jolasa gure beharretara egokitu behar izan dugu baina esperientzi izugarria izan da. Berriro jolasteko gogoz geratu gara. Hemen argazkiak.
Arte hezkuntzako azken saioan buztinarekin irudiak egiten ibili ginen.
Zein gustura ibili ginen! Hemen argazkiak
Asteazken eta ostegunean Zarautzen ibili gara. Getaria-Zarautz ibilbidea, hondartzan jolastu, ginkana egin,...
Primeran ibili gara!! Hemen argazkiak.
BADATOR KORRIKA!! ILUSIOZ BETERIK GAUDE KORRIKAREN ETORRERA DELA ETA.
AZKEN EGUN HAUETAN 22.KORRIKA ABESTIAREN KOREOGRAFIA IKASTEN GABILTZ.
HEMEN BIDEOA ETXEAN ENTSAIATU NAHI DUENARENTZAT.
TIPI-TIPA, TIPI-TAPA KORRIKA!!
Eguraldiak ez digu askorik lagundu baina egun polita pasa dugu Pasaian, Albaola Itsas Kultur Faktoria ezagutu eta tailerrean parte hartuz.
Hemen argazkiak.
Aurrekoan Ibarran izan ginen. 2022 Kilometroak Ibarran ospatuko da eta kilometroak eta Ibarraren inguruko berezitasunak ezagutzeko aukera paregabea izan genuen, bertako ikasle batzuen eskutik.
Ondoren, bazkaldu eta jolasean ibili ginen. Egun polita pasa genuen! Mila esker Uzturpe Ikastolari.
Konturatzerako iritsi da aurtengo ikasturteari agur esateko garaia. Gure kasuan, GERO ARTE bat besterik ez da izango, irailean berriro ere...